Edukira joan

Lehoia zaldiari eraso egiten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lehoia zaldiari eraso egiten
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna eta Ruggero Bescapè (en) Itzuli
Sorrera-urteaK.a. IV. mendea
IzenburuaLeone che azzanna il cavallo, Leone che attacca un cavallo eta Lyon attacking a horse
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdina
Dimentsioak1,42 (altuera) × 2,4 (zabalera) m
Genero artistikoaGarai helenistikoa
Deskribapena
Kokapena
LekuaMarko Aurelioren Exedra
Campidoglio enparantza
BildumaMuseo Kapitolinoak
InbentarioaS 1366

Lehoia zaldiari eraso egiten Erroman gordetzen den haitzurdinezko eskultura greziar klasiko bat da, 16. mendean berrikuntzak izan zituena. Erromako Museo Kapitolinoetan dago 21. mendean, kanpoan urte asko egin ondoren, Marko Aurelioren Exedra aretoan.

Kristo aurreko IV. mende berantiarrekoa dela uste da, garai helenistikoko obra, baina ez da ezagutzen Asia Minorreko edo Greziako lana ote den. Uste da Alexandro Handiaren persiarren gaineko garaipen baten oroigarri baten parte izan daitekeela.[1]

Greziar lurraldeetatik Erromara noiz iritsi zen ez dakigu. 14. mendetik Campidoglio enparantzan egon izan da, posizio desberdinetan, baina 21. mendean barrura pasatu dute, Museo Kapitalinoetako areto batera.

Pizkundeko artistek (horien artean Michelangelok) zinez miretsi izan zuten bi animalien borroka irudikatzen duen eskultura indartsu hau. 1594. urteko errestaurazio batean Ruggero Bescape eskultoreak zenbait parte (falta zirenak) gehitu zizkion: zaldiaren burua, hankak eta isatsa, eta lehoiaren atzeko hankak.

Detailean ezkerreko zaldiaren parteak, buru eta hankak, Bescaperen 17. mendeko berrikuntzakoak; lehoiaren horzkada eta atzaparkada bizkarrean, original helenistikoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Informazio panela. (). Leone che attacca un cavallo (S 1366) - Musei Capitolini. (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]